Graphic website elements                                                                                                                              

BATZAR OROKORRA

 

        Batzar Orokorra Federakuntzako IGE guztiek osatua izango da. Federakuntzaren baitako

organo gorena da, ordezkaritzari eta erabakiak hartzeko ahalmenari dagokionez, eta hark hartzen

dituen erabakiak derrigor bete beharrekoak izango dira Federakuntzako kide diren IGE guztientzat.

Batzar Orokorrak Ohikoak zein Ez Ohikoak izan daitezke.

 

        Ordezkaritza irizpideak Ikastetxe bakoitzeko ikasle kopuruaren arabera finkatuko dira, ondoko

baremoari jarraituz:

 

        110 ikasle artean...........................IGEko bina ordezkari

        111-250 ikasle artean...................IGEko hiruna ordezkari

        251-400 ikasle artean...................IGEko launa ordezkari

        401-550 ikasle artean...................IGEko bosna ordezkari

        551-700 ikasle artean...................IGEko seina ordezkari

        701-850 ikasle artean...................IGEko zazpina ordezkari

        851-1.000 ikasle artean................IGEko zortzina ordezkari

        1.001 ikasletik gora................. .... IGEko bederatzina ordezkari

 

        IGEen ordezkari bakoitzak boto bat emateko eskubidea du.

 

        Batzar Orokorra urtean behin bilduko da, gutxienez, Ohiko Bileran, ikasturteko lehenengo

hiruhilabetean. Ohiko deialdi horretan onartuko dira: Federakuntzaren jardueraren plagintza

orokorra, aurreko urteko kontuen egoera eta diru sarrerak eta gastuak, hurrengo ikasturterako

aurrekontua eta Zuzendaritza Batzordearen gestioa (Zuzendaritza Batzordeak Batzar Orokorrak

 agintzen diona beteko du, eta haren kontrolpean arituko da beti).

 

 

 BATZAR OROKORRAREN ZEREGINAK ETA ESKUMENAK

 

Batzar Orokorrak hartuko ditu ondoko gaiei buruzko erabakiak:

       

1. Estatutuen berrikuntza eta aldaketa, hurrengo artikuluak dioenari jarraituz.

2. Zuzendaritza Batzordea hautatzea eta berritzea.

3. Federazioa desegitea, halakorik gertatuko balitz.

4. Federakuntzan sartzeko eskaera egiten duten Elkarteen alta eta Federakuntzatik irteteko eskaera

egiten dutenen baja.

5. Beste Elkarte batzuekin Federakuntza edo Konfederakuntza osatzea, edo horietakoren bateko kide

izanez gero, horietatik irtetea.

6. Federazioko kide diren Elkarteek ordaindu beharreko ohiko kuotak eta kuota bereziak zehaztu.

Kuota hauen zenbatekoa zehazteko, honako irizpide hauek hartu beharko dira kontuan:

                                              6.1.        30,05-ko gutxieneko kuota bat finkatuko da egoera berezia bizi

                                                            duten Ikastetxeetako IGEentzat; egoera berezia zein Ikastetxek duen

                                                            Zuzendaritza Batzordeak aztertu  beharko du, eta Batzordeak erabakiko

                                                            du, beraz, gutxieneko  kuota noiz  aplikatu.

6.2.      Gehieneko kuota bat zehaztuko da, ikasleko ezartzen den kuota bider

             mila eginez kalkulatuko dena.

 

7.        Kontuak Ikuskatzeko Batzordea izendatzea, halakorik behar izanez gero.

 

EZ OHIKO BATZAR OROKORRA BILTZEKO DEIALDIA

 

Batzar Orokorraren Ez Ohiko bilera egiteko erabakia Zuzendaritza Batzordeak hartuko du, bere

borondateaz  edo Federakuntzako IGEen %20ak hala eskatuta, baldin eta botoen %20 osatzen

badute Elkarte horiek; Ez Ohiko bilerarako deialdiarekin batera bileraren arrazoiak eta helburuak

emango ditu aditzera, eta ondoko  gaien inguruko azterketa egiteko eta erabakiak hartzeko:

 

a) estatutuak eraberritzea

b) Federakuntza desegitea

c)  ondasun higigaitzak eskuratzea edo besterentzea

d) Federakuntza onura publikorako erakunde izenda dezaten eskatzea

e) artikulu honetako lehenengo atalean zehaztu diren baldintzak betetzen dituztenek eskaturiko

    beste edozein gai.

 

Bilera deitzeko eskaera idatziz egingo zaio Federakuntzaren Lehendakaritzari. Lehendakaritzak

eskaera jasotzen duenetik 30 egunen barruan egingo da bilera. Federakuntzako Idazkaritzak egingo

du beti deialdia.

 

BATZAR OROKORRA BILTZEKO DEIA EGITEKO ARAUAK

 

        Batzar Orokorra, izan Ohikoa ala Ez Ohiko, biltzeko deia idatziz egingo da; deialdian bilera non, noiz

eta zer ordutan egingo den emango da aditzera, eta Gai Zerrenda ere azalduko da. Federakuntza osatzen

duten IGE guztietako Lehendakariei bidaliko zaie postaz; presazko deialdia denean, edo egoerak horrela

eskatzen duenean, postaren ordez beste bideren bat erabili  ahal izango da, adibidez faxa edo Internet

sarea. Deialdia egiten den egunaren eta Batzarra biltzeko finkaturiko egunaren artean gutxienez 15 eguneko

 tartea egongo da; 1. deialdia zein ordutan eta 2. deialdia zein ordutan (aurrekoa baino ordu erdi  geroago)

izango diren emango da aditzera.

 

 BATZAR OROKORRAREN OSAERA

 

        Batzar Orokorra, Ohikoa zein Ez Ohikoa, lehen deialdian osatzeko Federakuntzako IGE guztien erdia

gehi bat egongo dira ordezkaturik, ordezkaritza horrek orotarako ordezkaritza kuotaren %51 hartu beharko

duela, gutxienez. Batzar Orokorra bigarren deialdian osatzeko ez da kontuan hartuko zenbat IGEetako

ordezkariak dauden eta zenbateko portzentaia osatzen duten ordezkari horiek.  

 

        Batzar Orokorra, Ohikoa zein Ez Ohikoa, behar bezala osatzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

       

Batzarraren aurretik Federakuntza osatzen duten IGEek agiri bat bidaliko diote Zuzendaritza Batzordeari;

agiri horretan Batzarrera bidaliko dituzten ordezkarien izena, datu pertsonal eta sozialak eta ordezkari

bakoitzari dagokionboto kopuruaren berri emango dute IGEek. Idazkariak sinatua, Lehendakariak berretsia

eta behar bezala zigilatua beharko du izan agiriak, baliozkoa izan dadin.

Batzarrean zein IGEren ordezkari gisa parte hartuko duten, IGE horretako kide izan behar dute nahitaez

ordezkariek; IGEek, bere aldetik, Federakuntzarekiko dituen betebehar guztiak bete beharko dituzte

Batzarrean boto eskubidea baliatu ahal izateko.

 

 BATZAR OROKORRAREN ERABAKIAK

 Batzar Orokorrak gehiengo sinplearen bidez hartuko ditu erabakiak. Berdinketa gertatuko balitz, etenaldia

egingo da jarrerak bateratzeko ahaleginak egiteko eta ondoren beste bozketa bat egingo da; bigarren bozketa

ere berdinketa gertatuko balitz, Lehendakariaren kalitatezko botoa izango da erabakiorra. 11. Artikuluari

dagozkion erabakiak hartzeko  Ordezkaritza Kuotaren bi herenen aldeko botoa beharko da bozketan. IGE

bakoitzak Estatutu haue  arabera ezagutzen zaion  boto kopurua izango du.

 

 

CASTELLANO